Lehen Taldea 05 mai. 2026

Osasuna Sadarren entrenatu da eta Levanteren aurkako partida prestatzen hasi da 

Gorritxoek ostiraleko partidaren aurreko hiru entrenamendu saioetako lehena burutu dute

Club Atlético Osasuna Sadarren aritu da gaur goizean ateak itxita eta asteko lehen entrenamendu saioa burutu du. Gorritxoek eboluzio ariketak eta partida plana egin dituzte. Alessio Liscik zelaian lan egiteko aukera izan du jokalari guztiekin batera, Victor Muñozekin izan ezik, ezker hankako soleoan lesioa baitu.

Talde gorritxoak Taxoaren egingo diren beste bi saioekin osatuko du Levante Union Deportivaren aurkako partidarako prestaketa. Lehenengoa bihar izango da, 11:20tik aurrera, ateak irekita, taldeak estrategia modu pribatuan landu ondoren. Ostegunean, ateak irekita entrenatuko da Osasuna 11:00etatik aurrera. Taldea partida eguneko goizean joango da Valentziara. Ostiralean izango da, 21:00etan, Ciutat de València futbol zelaian.