Lehen Taldea 04 urt. 2026

Osasuna Taxoaren entrenatu da Athleticen aurka berdindu ostean 

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, atzo Athletic Cluben aurka berdindu ostean. Partiden ondoren ohikoa den bezala, taldeak bi multzotan banatuta lan egin du. Minutu gehien jokatu dituzten futbolariek errekuperazio lana egin dute, eta gainerakoek konpentsazio lana egin dute.

Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Bestalde, Enzo Boyomok Afrika Kopako final-zortzirenak jokatuko ditu gaur Kamerunekin Hegoafrikaren aurka. Asier Herrera 'A' Gazte Mailako atezainak osatu du entrenamendua lehen taldearekin.

Bihar, taldeak atsedena hartuko du. Asteartean itzuliko dira lanera Alessio Lisciren mutilak Gironaren aurkako partida prestatzen hasteko (urtarrilak 10, larunbata, 18:30ean, Montilivi). Gorritxoak Taxoaren entrenatuko dira 11:30etatik aurrera.