Lehen Taldea 16 urt. 2026

Osasunak 21 jokalari deitu ditu Sadarren Real Oviedori harrera egiteko 

Gorritxoek talde asturiarraren aurka neurtuko dituzte indarrak bihar, larunbata, 18:30ean

Osasunak 21 jokalari deitu ditu Real Oviedoren aurka Sadarren jokatzeko (urtarrilak 17, larunbata, 18:30ean) LALIGA EASPORTSen 20. jardunaldian. Alessio Liscik deialdia jakinarazi du gaur goizean Sadarren ateak itxita egindako entrenamenduaren ostean. Moncayola, txartel pilaketagatik, eta Iker Benito, belauneko lesioa sendatzen jarraitzen duena, baja dira neurketarako.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera eta Aitor Fdez.

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, V. Rosier, Javi Galán, Boyomo, Abel Bretones, Catena eta Arguibide

Erdilariak:  Torró, Iker Muñoz, Aimar, Rubén García, Moi Gómez eta A. Osambela

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, S. Becker eta Víctor M. V.