Lehen Taldea 11 api. 2026

Osasunak 21 jokalari deitu ditu Real Betis hartzeko Sadarren

Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak talde andaluziarra hartuko du Ligako 31. jardunaldian

Club Atlético Osasunak 21 jokalari deitu ditu Real Betis hartzeko bihar, apirilak 12, 14:00etan, Sadarren, LALIGA EASPORTSeko 31. jardunaldiko partidan. Alessio Liscik deialdia jakinarazi du Taxoaren ateak irekita egindako azken entrenamenduaren ostean. Baja dira Boyomo, pasa den jardunaldian bosgarren txartel horia ikusi zuena, Osambela, txartel gorria ikustean zigortua, eta Iker Benito, belauneko lesioa sendatzen jarraitzen duena.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez. eta Stamatakis

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, V. Rosier, Javi Galán, Abel Bretones, Catena eta Arguibide.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Iker Muñoz, Aimar, Rubén García eta Moi Gómez.

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, Moro eta Víctor M. V.