Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Italiarrak komunikabideak artatu zituen Levante-Osasuna partidaren ostean.
Alessio Liscik prentsaurrekoa eman du Ciutat de València zelaian galdu ostean eta honakoa esan du: "Bigarren zatian Levantek gola sartzea merezi izan duela uste dut. Guk bi trantsizio on izan ditugu berriro aurrean jartzeko, baina kito. Gauza asko gertatu dira partiduan, gauza arraro asko maila ezberdinetan eta kito. Nahiago dut ez hitz egin. Nire gain hartzen dut porrotaren erru guztia. Orain azken hiru partidetarako hobetu behar dugu eta bederatzi puntu lortzen saiatu".
Gainera, italiarrak honakoa adierazi zuen: "Kornerraren gola ez badator, partida kontrolpean zegoen eta guk nahi genuen tokian, oso ondo geunden. Kornerra gaizki defendatu dugu, eta, hortik aurrera, erotu egin da partida, eta ez gara gai izan zorroztasuna, etenaldia eta emozioak kudeatzen jakiteko. Taldea ez bada gai izan, errua nirea da, ez dago beste istoriorik"
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak