LEhen Taldea 13 ira. 2025

Alessio Lisci: "Partida bikaina egin behar dugu, Rayo Vallecano talde deserosoa da" 

Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Rayo Vallecanoren aurkako partidaren atarian (irailak 14, igandea, 18:30ean, Sadarren). "Ondo egongo den partida da, zaila izango da, ezaugarriengatik guretzako talde deserosoa delako, Iñigo (Perez) dagoenetik ikusi da, ez zaio irabazi, bi porrot eta berdinketa bat, eta ez da kasualitatea, gainera berdinketa ez zelako erraza izan, hemen Sadarren. Orduan partida zaila izango da, baina Lehen Maila oso zaila da eta partida handia egin behar dugu datorren aurkariaz haratago", adierazi du.

Horren harira, aurkariari buruz esan duenez, "argi dago Rayoren aurka garrantzitsua dela bere sakontasuna defendatzea, etengabe espazioa mehatxatzen ari zaizun taldea delako; horregatik, oldarkorrak izateko aukera emango digun presio mota bat egin behar da, baina baita gure bizkarra kontrolatu eta baloiarekin presioa saihesten jakin ere, haiek min egiten baitute". "Uste dut Iñigo sekulako lana egiten ari dela, beti gehiago eta hobeto, emaitzek abala ematen diote. Asko gustatzen zait Rayo, jarraitu eta ikasi egiten nuen, gauza interesgarriak proposatzen dituela uste dudalako, baina asko gustatzen zait sakontasuna, etengabeko "pressing" a, itzulerak, zuri erasotzeko duten modua.

Bere jokalariak nola ikusten dituen galdetuta, honakoa adierazi du Osasunako entrenatzaileak: "Taldea puntu onean dago, partida barruan jarraitutasun handiagoa izaten saiatu behar dugu, batez ere Espanyolen partidari begira, ez baikara hain jarraituak izan, baina partida guztietan utzi ditugu xehetasun onak, une onak, aukera argiak izateko uneak, eta hori da bidea, eta beti esan duzun bezala eboluzioan". "Nahiago nuke Valentziaren aurkako irudi bera errepikatuko bagenu, baina oso talde ezberdinak dira, gauza komun gutxi dituzte. Beraz, beste era batera egin beharreko partida da, eta ea nola egiten dugun, baina oso fidakor gaude, eta Sadarrera gure zaleekin itzultzeko gogo handiarekin ", esan du.