Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Irabazleek Sadarren jaso ahal izango dituzte martxoaren 30ean (astelehena) eta 31n (asteartea)
Gaur zozketatu dira izena eman duten guztien artean datorren igandean, apirilaren 5ean, Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotzan jokatuko den partidarako (21:00etan) Osasunak dituen 367 sarrerak. Zozketan 1.645 bazkidek eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrek eman dute izena. Zozketa gaur goizean egin da, eta 1.640 zenbakia izan da irabazlea. Beraz, 1.640 eta 1.645 arteko zenbaki guztiek dute sarrera esleituta, biak barne, eta 1etik 361era bitartekoek, biak barne.
Sarrerek 30 euroko prezioa dute, eta behin esleituta, derrigorrezkoa da ordaintzea eta klubak Sadarreko estadioan dituen bulegoetan jasotzea. Bilketa martxoaren 30ean (astelehena) eta 31n (asteartea) egin ahal izango da Sadarren bulegoetan, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, bi egunetan. Sarrerak jasotzeko ezinbestekoa da NANa (argazki batek balio du) eta bazkide txartela aurkeztea. Epea igaro ondoren, saridunek sarrera galduko dute eta 362. zenbakitik aurrera inskribatutakoen eskura jarriko dira.
Topaketa honetarako sarrerak izendunak dira.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak