Nesken Osasuna 12 eka. 2026

Roberto Perez, Nesken Osasunako entrenatzaile berria 

Mirandako entrenatzaileak lehen taldearen zuzendaritza izango du datorren denboraldirako

Nesken Osasunak akordioa lortu du Roberto Perez Riverarekin datorren denboraldian nesken lehen taldeko entrenatzailea izan dadin. Mirandako teknikariarekiko lotura 2027ko ekainaren 30era arte luzatuko da. Horrela, Perezek talde teknikoa zuzenduko du, eta Javier Perujok bigarren entrenatzaile lanetan jarraituko du.

Roberto Pérez Riverak (1980ko ekainaren 3an; Miranda de Ebro, Burgos) hartuko du Nesken Osasunaren gidaritza, azken bi denboraldi arrakastatsuetan nesken Deportivo Alaveseko bigarren entrenatzaile izan ondoren. Andrea Esteban entrenatzailearen talde teknikoan, Roberto Perezek bi denboralditan parte hartu du, eta babazorroek Liga Fra igotzeko playofferako sailkapena lortu zuten lehenengoan. Azkenean, maila gorenera igotzea lortu zuten duela aste batzuk. 


Aurretik, Roberto Perezek ibilbide handia zuen Alaveseko oinarrizko futbolean. 2017an erakundera iritsi zenetik, lehen entrenatzailea izan zen alebin, haur eta gazte kategorietan, eta, horrela, jarraipena eman zion C.D. Lantaronen egituraren barruan egindako prestakuntzari.

Orain, Mirandako entrenatzailea Nesken Osasunara heldu da, datorren denboraldian nesken futbolaren zilarrezko mailari aurre egiteko lehen entrenatzaile gisa.