Lehen Taldea 19 urt. 2026

Rayo Vallecanoren aurkako partidarako 143 sarrerak zozketatu dira 

Bilketa egunak eta orduak datozen orduetan jakinaraziko dira

Gaur zozketatu dira, izena eman duten guztien artean, Osasunak urtarrilaren 24an, larunbata, Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duen EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partidarako dituen 143 sarrerak. Zozketan 437 bazkidek eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrek eman dute izena. Zozketa arratsaldean bertan egin da, eta 125 zenbakia izan da irabazlea. Beraz, 125 eta 267 arteko zenbaki guztiek dute sarrera, biak barne.

Sarrerek 35 euroko prezioa dute, eta behin esleituta, derrigorrezkoa da ordaintzea eta klubak Sadarreko estadioan dituen bulegoetan jasotzea. Sarrerak ez dira oraindik Iruñera iritsi, eta klubak datozen orduetan jakinaraziko die zein egunetan eta ordutan jasoko duten SMS bidez.

Topaketa honetarako sarrerak izendunak dira. Jasotzeko, bazkide-txartela eta NANa (edo horren argazkia) eskatuko dira.