Osasunak lagunarteko partida jokatuko du Norwichen aurka denboraldiaurrean
Aurrelariak eta klubak lotura berria ezarri dute datozen bostdenboraldietarako
Osasunak akordio bat lortu du Raul Garcia de Haro futbolariarekin berelotura 2031ko ekainaren 30era arte luzatzeko, hau da, bere aurreko kontratuanaurreikusitakoa baino hiru denboraldi gehiago. Horrela, erakundeak etaaurrelari gorritxoak lotura berri bat sinatu dute datozen bost sasoietarako.Bere etete-klausula 40.000.000 eurokoa izango da EA Sports Ligan.
Raúl García de Harok (Olesa de Montserrat, Bartzelona, 2000ko azaroaren 3a)bere hirugarren denboraldia amaitu berri du Osasunan, eta bertan bere talentuaeta eboluzioa erakutsi ditu, taldearen orainean eta etorkizunean funtsezkojokalaria dela adieraziz. Bere hirugarren denboraldia Osasunan amaitu du 14golekin, horietatik erdiak EA Sports Ligan eta beste erdiak Errege Kopan.Kopuru horrek lehiaketako golegile nagusia izateko balio izan dio. Hiru sasoieskasetan gorritxoen elastikoarekin sinatu dituen 27 golek mende honetan Weboeta Nino aurrelarien parean kokatzen dute, eta Milosevic, Valdo edo Kike Sola jokalariengainetik.
KataluniakoOlesa de Montserrat herrian jaioa, oso gazterik joan zen Granadarafamiliarekin. Andaluzian hazi zen eta Guadix, Almeria eta Real Betis taldeetanfutbolari gisa trebatu zen. Hemeretzi urte besterik ez zituela iritsi zen beredebuta maila gorenean. Ondoren, Mirandesera joan zen utzita, eta bertan2022/23ko ametsezko denboraldi baten parte nagusi izan zen, 19 gol eta 8asistentziarekin Bigarren Mailan. Hurrengo udan, Osasunan sartu zen, etadatozen bost denboraldietan talde horrekin egongo da konprometituta.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak