Lehen Taldea 08 uzt. 2026

Proba medikoen bigarren eguna Clínica Universidad de Navarran

Lucas Torrok, Aitor Fernandezek, Raul Morok, Abel Bretonesek, Ruben Garciak, Alex Jimenezek, Mauro Echegoyenek eta Anai Moralesek egin dituzte testak gaur goizean

Club Atlético Osasunako jokalarien bigarren txandari denboraldiaurrea hasi aurreko proba medikoak egin dizkiote gaur goizean Clínica Universidad de Navarran. Hain zuzen ere, gaur egin dituzte Luis Ramisek datorren ostiralean denboraldiaurrea hasteko deitu dituen zortzi jokalariak: Lucas Torró, Aitor Fernández, Raúl Moro, Abel Bretones, Rubén García, Álex Jiménez, Mauro Echegoyen eta Anai Morales.

Futbolariei egin zaizkien proba medikoek azterketa antropometrikoa, ekokardiograma, elektrokardiograma, kontsulta kardiologikoa, esfortzu-proba eta analitika izan dituzte.

Bihar, uztailak 9 osteguna, denboraldiaurrea hasi aurretik proba medikoak gainditzen dituen hirugarren eta azken jokalari txanda izango da. Uztailaren 10ean, ostirala, lehen lan saioa izango da Luis Ramisen aginduetara, 10:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo den entrenamenduan. Halaber, uztailaren 11n, larunbata, talde gorritxoa Taxoaren arituko da, ateak irekita, 10:00etatik aurrera.