Lehen Taldea 14 urr. 2026

Ostegun honetan jarriko dira salgai Athletic Cluben aurkako partidarako sarrerak 

Jendearentzako salmenta urriaren 24an, larunbata, irekiko da goizeko 9:30etatik aurrera

Ostegun honetan, urriaren 15ean, 9:30ean, jarriko dira salgai LaLigako EA Sports partidarako sarrerak. C. A. Osasunak eta Athletic Clubek jokatuko dute 12. jardunaldia, azaroaren 7an, 18:30ean, Sadarren. Urriaren 23ra arte, ostirala, 23:59an, salmenta lehentasuna izango da bazkide eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrentzat. Sarreren salmenta webgunearen bidez bakarrik egiten da.

Urriaren 24tik, larunbata, 9:30etatik, partida hasi arte, salmenta publiko orokorrarentzat dago irekita.

Abonuen lagapena azaroaren 2an, astelehena, irekiko da 9:30ean eta irekita egongo da norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagora arte. Bazkideren batek ezin badu topaketara joan, webguneko Bazkidearen Arloaren bidez, bere eserlekua laga dezake, eta salduz gero, salmenta-prezioaren %50 lortzen du sari gisa txartel helduen kasuan, eta %30 gainerako kategorien kasuan. Sari horiek hurrengo denboraldia berritzeko deskontu gisa metatuko dira (gehienez ere hurrengo denboraldiko txartelaren prezioaren % 80ra arte). Abonuen lagapena partida bakoitza baino ordubete lehenagora arte egongo da zabalik. Une horretatik aurrera ezin izango da eserlekurik laga, ezta berreskuratu ere.

Hobaridun kategorietako txartelak (guztiak, helduen kategoriakoak izan ezik) helduen txartel bihur daitezke klubeko bulegoetan, sektore guztietan 30 euroren truke, lehentasunezko palkoan izan ezik, 45 euroko prezioa baitute.

Gorritxoa naiz deskontu kupoiak

"Gorritxoa Naiz" txartelaren deskontu-kupoiak ez dira baliagarriak partida honetarako, baina txartelaren titularrek aldez aurreko salmentan parte hartu ahal izango dute urriaren 15etik aurrera.

GUNEA

OSA-ATH

102-117

90

101-118

90

116

80

104-105-106

85

107

80

103

80

108-111

90

109-110

90

112

80

113-114-115

85

201-218

120

203

80

204-205-206

85

207

80

209-210

90

208-211

90

212

80

216

80

301-318

100

302-317

100

303

90

304-305-306

95

307

90

308-311

100

309-310

100

313-314-315

90

316

90

312

90

401-418 1-5

80

401-418 6-15

80

402-417 1-5

80

402-417 6-15

80

403

VISIT

404-405-406

75

407

70

408-411

80

409-410

80

412

70

413-414-415

75

416

70

PREMIUM

220

SALA 1920

250

PALCO VIP

275