Osasunak 24 jokalari deitu ditu Celtari bisita egiteko
Lehen Taldea
27 abu. 2026
Taldea bihar goizean joango da Vigora
Club Atletico Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, Real Club Celta de Vigoren aurkako partida prestatzeko. Lehen jardunaldia bihar jokatuko da Abanca Balaidosen (20:30ean), atzeratu ostean. Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldeak partidu plana lantzeko saioa osatu du.
Valentin Rosierrek eskuin hankako bizeps femoraleko lesioa sendatzen jarraitu du.
Taldea bihar goizean joango da Vigora eta ostiralean itzuliko da eta Taxoaren entrenatuko du.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak