Lehen Taldea 04 ots. 2026

Osasunak Celtaren aurkako partidua prestatzen jarraitzen du

Club Atlético Osasuna Taxoaren aritu da gaur goizean, lan karga txikiagoko saio batean, ohikoa den bezala, partida batetik bi egunera, Real Club Celtaren aurkako partida prestatzen jarraitzeko. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak ateak itxita egin du entrenamenduaren lehen zatia, eta ondoren, futbol-tenis ariketekin osatu du ateak irekita egindako jardunaldia.

Jon Moncayolak ezin izan du entrenamenduan parte hartu arnasketa-koadro bat duelako, eta horrek ostiralean Abanca-Balaidosen jokatuko den partidarako prest egotea eragotziko dio. Bestalde, Iker Benitok bakarkako lanarekin jarraitu du.

Bihar, gorritxoek Celtaren aurkako partiduaren prestaketari amaiera emango diote 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo den saioarekin. Ondoren, Alessio Liscik partidaren aurreko prentsaurrekoa eskainiko du 12:45ean, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Osasuna TVn eta Radio Osasunan.