Lehen Taldea 05 urr. 2026

Osasunak Calatayuden aurka jokatuko du Errege Kopako lehen kanporaketan

Kopako lehen kanporaketa urriaren 27, 28 edo 29an jokatuko da

Club Atlético Osasunak Atlético Calatayud (San Iñigo Estadioa) taldeari egingo dio bisita Errege Kopako lehen kanporaketan, Espainiako Futbol Federazioak gaur goizean egindako zozketaren ondoren. Luis Miguel Ramisen taldeak Aragoiko taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, aurreko kanporaketan CD Baztan KE gainditu ondoren. Txanda horretako partidak urriaren 27, 28 eta 29an jokatuko dira.

Atletico Calatayud Aragoiko II. multzoko Regional Preferente taldean ari den taldea da. Aurtengo denboraldian, hiru partida jokatu dituzte Ligan eta guztietan garaipena lortu dute.