Osasuna liga hasiera prestatzen hasi da
Burgoseko ezker hegaleko atzelaria agente libre gisa iritsi da talde gorritxora, Getafe C. F. taldearekin zuen harremana amaitu ostean.
Club Atlético Osasunak akordioa lortu du Diego Ricorekin Osasunara etortzeko. Burgoseko futbolariak agente libre gisa jokatuko du gorritxoen taldean, Getafe C. F. taldearekin zuen lotura ekainaren 30ean amaitu baitzuen. Diego Ricok denboraldi baterako sinatu du eta 10 milioi euroko etete-klausula izango du. Jokalariak proba medikoak gainditu ditu gaur goizean Clínica Universidad de Navarran eta hurrengo orduetan aurkeztuko dute.
Diego Rico Salguero (Burgos, 1993ko otsailaren 23a) Osasunara iritsi da ezker hegaleko defentsa indartzeko asmoz. Burgosko futbol eskolan hezia, Bigarren Mailan (2013-2016) eman zituen profesionaltasunerako lehen urratsak Real Zaragozan, eta maila gorenera jauzi egin zuen, Leganesen (2016-2018), Bournemouth talde ingelesean (2018-2021) eta Realean (2021-2023). 23-24 denboraldian Getafe C. F. taldeari utzi zioten eta azkenean bere eskubideak eskuratu zituen. Azken denboraldietan jokalari garrantzitsua izan da Bordalasen aginduetara.
Diego Ricok 185 partida jokatu ditu Lehen Mailan, 39 Premier Leaguen eta 9 Europa Leaguen. Bere esperientziaz gain, jokoan duen intentsitateagatik, baloiarekin duen abiaduragatik (34,52 km/h aurreko denboraldian) eta dueluetako segurtasunagatik nabarmentzen da. Orain Osasunara heldu da hurrengo denboraldian gorritxoen proiektua indartzeko eta Ramisen aginduetara jartzeko.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak