Lehen Taldea 29 urt. 2026

Osasuna Taxoaren entrenatu da, Villarrealen aurka jokatzeko bi egun falta direnean 

Club Atlético Osasuna Taxoaren entrenatu da gaur goizean, ohi bezala lan-karga txikiagoko saio batean, partida bat jokatu eta bi egunera. Alessio Lisciren taldeak entrenamenduaren zati bat ateak itxita egin du, aktibazio ariketak eta baloi geldia eginez. Ateak irekita, berriz,  futbol-tenis egin dute.

Aimar Oroz taldearekin ezin izan da entrenatu, Rayo Vallecanoren aurkako partidan jasotako sarrera baten ondorioz traumatismoa izan baitu eskuin oinean. Bestalde, Iker Benitok belauna sendatzen jarraitzen du.

Gorritxoek bihar amaituko dute Villarrealen aurkako partidaren prestaketa (urtarrilaren 31n, larunbata, 16:15ean, Sadarren), 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo duten saioarekin.