Lehen Taldea 10 mai. 2026

Osasuna Taxoaren entrenatu da, Atletiren aurkako partidari begira 

Taldea ateak itxita entrenatuko da bihar Sadarren

Club Atlético Osasuna Atletico Madriden aurkako partida prestatzen hasi da gaur goizean Taxoaren (maiatzak 12, asteartea, 21:30ean, Sadarren). Talde gorritxoak bi lantaldetan banatutako saioa osatu du, jokalariek Levanteren aurkako neurketan jokatutako minutuen arabera. Minutu gehien jokatu dituzten futbolariek birsortze lana egin dute, eta gainerako taldekideek konpentsazio lana egin dute.

Victor Muñoz ez da entrenatu ezker hankako soleoan lesioa duelako. Mikel Bermejo harrobiko jokalariak saioan parte hartu du.

Taldeak bihar amaituko du Atletiren aurkako partida prestatzen, Sadarren ateak itxita egingo duen saioarekin. Amaieran, Alessio Lisci hedabideen aurrean agertuko da, Radio Osasuna eta OsasunaTVren bitartez zuzenean jarraitu ahal izango den prentsaurrekoan.