Lehen Taldea 20 urt. 2026

Osasuna Rayo Vallecanoren aurkako partida prestatzen hasi da 

Talde gorritxoa ateak irekita entrenatu da gaur Taxoaren

Club Atlético Osasuna gaur itzuli da entrenamenduetara, ateak irekita, Taxoaren, eta Rayo Vallecanoren aurkako partida prestatzen hasi da (urtarrilaren 24an, larunbata, 14:00etan, Vallecasen). Taldeak saio bat egin du, eta gimnasioan eta berdegunean kontserbazio-ariketak, atake-defentsa eta partidua egin ditu.

Iker Benitok ez du saioan parte hartu, belauneko lesioa sendatzen jarraitzen baitu. Ante Budimir, berriz, lan-karga txikiagorekin instalazioen barruan aritu da. Bestalde, Osasuna Promesaseko Stamatakis eta Alykall jokalariek entrenamendua burutu dute.

Taldeak Rayo Vallecanoren aurkako partida prestatzen jarraituko du asteazken honetan, ateak itxita, Sadarren. Ostegunean taldea Taxoaren entrenatuko da, saioa publikoarentzat irekia izango da 11:20etatik aurrera. Aurretik, Alessio Lisciren taldeak ateak itxita lan egingo dute. Azkenik, gorritxoak ostiralean entrenatuko dira Taxoaren, ateak irekita, 11:00etatik aurrera.