Osasuna Promesas 09 ots. 2026

Asteazken honetan Osasuna Promesas eta Unionistas de Salamancaren arteko partidarako sarreren erreserba irekiko da

Gorritxoen bigarren taldeak Salamancako taldearen aurka jokatuko du igandean, 12:00etan, Taxoaren

Asteazken honetan, otsailaren 11n, 16:30ean, irekiko da Club Atlético Osasunako bazkideek eta 'Gorritxoa Naiz' karnetako kideek Osasuna Promesasek Salamancako Unionisten aurka jokatuko duen partidarako sarrerak zero kostuan eskuratzeko epea. Bi taldeek euren sarrerak atera ditzakete klubaren webguneko 'Bazkidearen Arloan', partidaren egunera arte, goizeko 9:00ak arte, betiere aldez aurretik lekua betetzen ez bada.

Club Atlético Osasunako bazkide eta 'Gorritxoa Naiz' karnatako kideentzako lehentasunezko epea amaituta sarrerak oraindik eskuragarri badaude, sarrerak Taxoareko leihatilan salduko dira partida hasi baino ordubete lehenagotik. Prezioak 15 eurokoak dira 15 urtetik gorakoentzat eta 5 eurokoak 14 urte edo gutxiago dituztenentzat. Kirol-esparrura sartzen den pertsona orok sarrera bat eraman beharko du.