Osasuna Promesas 29 urt. 2026

Osasuna Promesasek 23 jokalari deitu ditu Real Madrid Castillaren aurka jokatzeko 

Gorritxoen filialak talde zuriari egingo dio bisita bihar 19:00etan Alfredo Di Stéfano estadioan

Santi Castillejok 23 jokalari deitu ditu ostiral honetan, urtarrilak 30, Real Madril Castillaren aurka jokatuko duen partidarako. Madrildarren bigarren taldearen aurkako partida Versus e-Learning Lehen Federazioaren hogeita bigarren jardunaldiari dagokio. Bi taldeek porrot bana jaso dute aurreko jardunaldian, talde gorritxoak Arenasen aurka (2-3) eta Real Madrilek Teneriferen aurka (4-2). Santi Castillejok ezin izango ditu Jon Garcia, Bruno eta Efremov zelairatu, baja baita, eta Jimenez eta Dani G. berreskuratuko ditu, euren lesioak gainditu ostean.

Deialdia

Atezainak: Stamatakis eta R. Fernández.

Atzelariak: D. Espejo, Santos, Rufo, R. Chasco, A. Larrión, Mikel, Jiménez eta Ansó.

Erdilariak: Mauro, Manu Rico, Auría, Bonel, X. Garín eta I. Arrasate.

Aurrelariak: Lumbreras, Ander Yoldi, Dani G., Pedroarena, R. Arroyo, Asier Bonel eta Alykall.