Rubén Garciaren mediku partea
Taldeak atsedena hartuko du bihar eta asteazkenean entrenatuko da
Osasuna gaur goizean entrenatu da Taxoaren, atzo Mendizorrotzan Alavesen aurka berdindu ostean (2-2). Partida baten ondorengo egunean ohikoa denez, taldea bi lantaldetan banatu da, jokatutako minutuen arabera. Horrela, titular izan zirenek birsortze-lana egin dute, eta gainerako lankideek, berriz, konpentsazio-lana.
Iker Benitok entrenamenduaren zati bat egin du taldearekin belauneko lesioa sendatzeko prozesuaren barruan. Martin Pedroarena eta Jon Arrasate harrobiko jokalariek osatu dute saioa.
Taldeak atsedena hartuko du bihar eta asteazkenean entrenamenduetara itzuliko da 11:00etatik aurrera Taxoaren Real Betisen aurkako partida prestatzeko (apirilaren 12an, igandea, 14:00etan, Sadarren).
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak