Osasuna Fundazioa 20 aza. 2025

Osasuna Genuine taldeak LALIGA Genuine Moeveren lehen fasea jokatuko du asteburu honetan 

Gorritxoak Tarragonara joango dira Cartagena, Tenerife eta Nastic Tarragonaren aurka jokatzeko

Osasuna Genuine taldeak LALIGA Genuine Moeveren lehen fasea jokatuko du datorren asteburuan Mediterranean Sports Hub zelaian. Talde gorritxoak azaroaren 22an, larunbatean, egingo du debuta, 11:00etan, Cartagenaren aurka. Arratsaldean, berriz, 18:30ean neurtuko ditu indarrak Teneriferen aurka. Azkenik, azaroaren 23an, igandean, 12:00etan, Tarragonako Nastic taldearen aurka jokatuko du.

Oier Altuna, David Barrio, Ander Lizarraga, Ruben Flores, Vanesa Vera, Marc Rodríguez, Ioar BarrenecheA, Egoitz Córdoba, Alberto Fernández, Urko Hualde, Ana Ursúa, Danny Salao, Pablo Márquez, Aritz García, Mahia Huarte eta Asier Quintanak osatzen dute gorritxoen espedizioa. Teknikariak, berriz, Iñigo Zalguizuri, Ibai Merino, Isabel Sánchez eta Gorka Goñi dira.

Iñigo Zalguizuri: "Gogo eta ilusio handia dugu, oso jardunaldi polita delako"

Iñigo Zalguizurik, Osasuna Genuineko entrenatzaileak, lehen fase honi nola aurre egiten dioten azaldu zuen: "Ilusio handia dugu denboraldi berri honetarako, ez bakarrik jokalariek, baita guk ere, talde tekniko bezala eta euren familiekin. Asteburu honetan ekingo diogu lehen jardunaldiari Tarragonan, eta irailetik hona entrenatzen aritu ondoren, esperientzia bizitzeko gogoz ekingo diogu. Oso jardunaldi polita da, talde guztiekin elkartzen garelako eta giro berezia sortzen delako".

Jokalariekin zelai barruan zein kanpoan egindako lanari dagokionez, honakoa adierazi zuen: "beti errutina bera jarraitzen dugu, aste horretan faseren bat jokatuko den alde batera utzita. Batzuetan, talde-dinamikaren bat egiten dugu, jokalariek asteburu bat etxetik urrun igarotzean zer pentsatzen duten jakiteko. Era berean, familiekin dinamika bat egiten dugu, guztion artean ikuspuntu ezberdinak ikusteko".

Ildo horretan, entrenatzaile gorritxoak honakoa gaineratu zuen: "Antolakuntzako pertsona guztiekiko eta gainerako taldeekiko errespetua azpimarratzen dugu, nahiz eta guztiek oso barneratuta duten. Ahaleginari ere erreparatzen diogu, kontuan izan behar baitute lankide batzuek ezin dutela bidaiatu deialdian sartzen ez direlako eta haiek bai".