Lehen Taldea 14 ots. 2026

Osasuna entrenatu da Elxetik itzuli ondoren 

Taldeak bi multzotan lan egin du, partiden ostean ohikoa den bezala

Club Atlético Osasunak Taxoaren lan egin du Elxetik itzuli ondoren. Partidaren ondorengo egunean ohikoa denez, taldeak bi multzotan lan egin du. Atzo minutu gehien jokatu zutenek lan birsortzailea osatu dute, eta gainerako taldekideek lan osagarria egin dute.

Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Enzo Boyomo ere ez da entrenatu Celtaren aurka izandako lesioagatik.

Taldea asteartean itzuliko da entrenamenduetara, 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo den saioarekin. Guztira, Alessio Lisciren taldeak lau entrenamendu egingo ditu datorren larunbatean Sadarren Real Madriden aurka jokatuko duen partida prestatzeko.