Lehen Taldea 12 mar. 2026

Osasuna ateak itxita entrenatu da Sadarren 

Talde gorritxoa bihar arituko da Taxoaren, ateak irekita

Club Atlético Osasunak Realaren aurkako partida prestatzen jarraitu du gaur, (martxoaren 15ean, igandea, 21:00etatik aurrera Anoetan). Talde gorritxoak saioa egin du ateak itxita Sadarren, aktibazio ariketak eta partida plana eginez.

Raul Garcia de Harok, klubaren baimenarekin, ez du saioan parte hartu arazo pertsonal baten ondorioz, eta Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Stamatakis, Lumbreras eta Pedroarena Osasuna Promesaseko jokalariek parte hartu dute saioan.

Alessio Liscik zuzentzen duen taldea bihar entrenatuko da berriz ere Taxoaren, ateak irekita, 11:20etik aurrera, eta larunbatean amaituko da partidaren prestaketa, 10:30etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo den beste saio batekin.