Lehen Taldea 20 mai. 2026

Osasuna ateak itxita entrenatu da Sadarren, burua Getaferen aurkako partidan jarrita 

Taldea bihar arituko da Taxoaren, ateak irekita, 11:20etatik aurrera

Club Atlético Osasuna ateak itxita aritu da gaur goizean Sadarren, Getaferen aurkako partidan burua jarrita. Partida maiatzaren 23an, larunbata, jokatuko da, 21:00etatik aurrera, Coliseumen. Taldeak saio bat osatu du aktibazio-ariketen, errondoen eta partidu-planaren bidez.

Stamatakis eta Alex Jimenez Osasuna Promesaseko jokalariek hartu dute parte saioan. Raul Morok eta Victor Muñozek bakarkako lana egin dute.

Taldeak ateak irekita egingo dituen bi saioekin osatuko du partidaren prestaketa. Bihar saioa Taxoaren izango da 11:20etatik aurrera eta ostiralean entrenamendua Sadarren izango da 18:00etatik aurrera. Zaleak 17:30etatik aurrera sartu ahal izango dira 3, 20, 21 eta 27 ateetatik.