Nesken Osasuna 25 uzt. 2025

Nesken Osasunak C. D. Tenerife eta Real Sociedad izango ditu aurkari Sentimendu Kopako laugarren edizioan

Nesken Osasuna Fundazioak C. D. Tenerife eta Reala izango ditu aurkari Sentimendu Kopako laugarren edizioan. Txapelketa abuztuaren 20an jokatuko da Taxoareko Kirol Instalazioetan formatu triangeluarrean, 45 minutuko partidekin. Espainiako emakumezkoen futbolaren maila goreneko aurkarien aurka neurtuko dituzte indarrak, Madrid C. F. F., Villarreal C. F., Real Madrid C. F., Levante U. D. edo Real Sociedad Femenino bera hartu ondoren.

Josu Dominguezek zuzentzen duen taldeak irekiko du txapelketa, 18:00etatik aurrera C. D. Teneriferen aurka. Talde horrek hamar urtez jarraian jokatuko du Liga F-n. Ondoren, 19:00etan, talde kanariarrak Reala izango du aurkari, 2018/19 denboraldiko Erreginaren Kopako txapeldunak eta 2021-22 denboraldiko Liga F-ko txapeldunordeak eta 2023-24 denboraldiko kopako finalistak. Txapelketako azken partida 20:00etatik aurrera jokatuko dute gorritxoek eta txuri-urdinek.

Klubak laster iragarriko du sarrerak jasotzeko prozedura.