Lahen Taldea 23 api. 2025

Osasunak 23 jokalari deitu ditu Sevillaren aurka jokatzeko

Gorritxoek bihar 19:00etan neurtuko dituzte indarrak.

Club Atlético Osasunak 23 jokalari deitu ditu Sevilla Futbol Clubaren bisita jasotzeko bihar 19:00etatik aurrera Sadarren. Vicente Morenok deialdia jakinarazi du, azken entrenamendua ateak itxita egin ostean. Baja dira Raul, ezkerreko begian traumatismo bat sendatzen jarraitzen duena, eta Moncayola, eskuin hankako bizeps femoralean giharretako lesio bat duena. Osasuna Promesaseko Pablo Valencia, A. Osambela eta Sixtus jokalariak deialdian sartu dira.