Asteazken honetan Osasuna Promesasek Arenteiroren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak erreserbatzeko aukera egongo da

Martxoaren 26an, asteazkena, 16:30etan, irekiko da Club Atlético Osasunako bazkideek eta ‘Gorritxoa Naiz’ txartelaren kideek Osasuna Promesas eta Sestao River Club-en arteko partidarako sarrerak doan eskuratzeko aukera. Partida datorren igandean, martxoak 30, 15:30etan jokatuko da Taxoaren. Bi kolektiboek klubaren webguneko ‘Bazkidearen Gunean’ eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, partida egunean bertan, 10:00ak arte, betiere edukiera bete ez bada.
Bazkide eta ‘Gorritxoa Naiz’ kideentzako epea amaitu ondoren sarrerak geratzen badira, hauek Taxoareko txarteldegian salduko dira, partida hasi baino ordubete lehenago. Prezioak honakoak izango dira:
15 euro 15 urtetik gorakoentzat, 5 euro 14 urte edo gutxiago dituztenentzat. Zaletu guztiek, instalaziora sartzeko, sarrera bat eduki beharko dute.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak