Lahen Taldea 01 mar. 2025

Osasunak 23 jokalari deitu ditu Valenciaren aurkako partidarako

Jesús Areso eta Aimar Oroz deialdira itzuli dira, txartel pilaketagatik zigorra bete ostean

Club Atlético Osasunak 23 jokalari deitu ditu bihar Valenciaren aurka jokatzeko (martxoak 2, igandea, 21:00etan, Sadarren) LALIGA EA Sports taldearen hogeita seigarren jardunaldian. Jesús Areso eta Aimar Oroz deialdira itzuli dira, txartel pilaketagatik zigorra bete ostean.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez. eta P. Valencia.

Atzelariak: Juan Cruz, Unai García, Herrando, Areso, R. Peña, Boyomo, Abel Bretones eta Catena.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Ibáñez, Aimar, Kike Barja, Rubén García, Moi Gómez eta Iker Muñoz.

Aurrelariak: Raúl, Budimir, Bryan eta Jose Arnaiz.