Nesken Osasuna 16 mai. 2026

Nesken Osasunak 18 jokalari deitu ditu Villarrealen aurkako partidarako 

Josu Dominguezek 18 jokalari deitu ditu Villarrealen aurkako partidarako, Liga F-ra igotzeko Play-Offeko bigarren partidari dagokiona. Gorritxoek joaneko partidan aurkako 1-2koa irauli nahi dute finalera heltzeko. Partida bihar, maiatzak 17, jokatuko da 20:00etatik aurrera Jose Manuel Llaneza Kirol Hirian.

Leire ez da jokatzeko prest egongo lesioagatik, aurreko lotailu gurutzatua hautsita duelako eta ezker belauneko barneko meniskoa hautsita duelako. Bestalde, Mendazak eskuin belauneko lesioa sendatzen jarraitzen du.

Deialdia

Atezainak: N. Rodríguez eta Mon.

Atzelariak: Saioa L., Azpiazu, Porto, Eunate eta L. Teruel.

Erdilariak: Vanessa, I. Igoa, Adri Parada, Palacios, Mait eta Marina.

Aurrelariak: Claudia G., Urzainqui, Riu, Sarriegi eta Nora.