Lehen Taldea 19 ots. 2026

Murrizketak Real Madriden aurkako partidarako sarreren salmentan 

Klubak ez du Real Madriden aurkako partidarako sarrerarik salduko, ez modu presentzialean ezta online ere otsailaren 21ean

Datorren larunbatean Real Madrid C. F. taldearen aurka jokatuko duen partidak arrisku handia duela adierazi dute, eta, horren ondorioz, Club Atlético Osasunak zenbait neurri hartu behar izan ditu partidarako sarrerak saltzeko. Abonuen lagapena (eta lagatako eserlekuak berreskuratzeko aukera) otsailaren 20an, ostirala, 12:00etan amaituko da, eta online salmenta otsailaren 20an, ostirala, 22:30ean itxiko da. Ordutik aurrera ezin izango da partidarako sarrera gehiago erosi, eta Real Madriden aurkako partidaren egunean, hilaren 21ean, larunbatean, ere ez dira leihatilak irekiko.