Lehen Taldea 01 ira. 2026

Espanyolen aurkako partidarako sarrerak salgai 

Publiko orokorrarentzako salmenta irailaren 5ean, larunbata, hasiko da

LaLiga EA Sportseko C. A. Osasuna eta R. C. D. Espanyol de Barcelona taldeen arteko 5. jardunaldiko partidarako sarrerak salgai daude dagoeneko. Partida irailaren 12an jokatuko da, 16:15ean, Sadarren. Irailaren 4ra arte, ostirala, 23:59an, salmenta lehentasunezkoa izango da bazkideentzat eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrentzat. Sarreren salmenta webgunearen bidez bakarrik egiten da.

Irailaren 5etik, larunbata, 9:30ean hasi eta partida hasteko ordura arte, salmenta publiko orokorrarentzat egokituta egongo da.

Abonuen lagapena irailaren 7an, astelehenean, irekiko da 9:30ean eta irekita egongo da norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagora arte. Bazkideren batek ezin badu topaketara joan, webguneko Bazkidearen Arloaren bidez, bere eserlekua laga dezake, eta salduz gero, salmenta-prezioaren % 50 lortzen du sari gisa txartel helduen kasuan, eta % 30 gainerako kategorien kasuan. Sari horiek hurrengo denboraldia berritzeko deskontu gisa metatuko dira (gehienez ere hurrengo denboraldiko txartelaren prezioaren %80ra arte). Abonuen lagapena partida bakoitza baino ordubete lehenagora arte egongo da zabalik. Une horretatik aurrera ezin izango da utzi, ezta berreskuratu ere.

Hobaridun kategorietako txartelak (guztiak, Helduen kategoriakoak izan ezik) 20 euroren truke Helduen sarrera bihur daitezke klubeko bulegoetan, sektore guztietan, Lehentasunezko Harmailetako Palkoan izan ezik, 35 euroko prezioa baitute.

Gorritxoa naiz deskontu kupoiak

Partidu honetarako sarrera erosteko 15 euroko deskontu-kupoia erabili nahi duten "Gorritxoa Naiz" karnetako kideek online erosketa-prozesuaren bidez egin ahal izango dute. Partida eta eserlekua aukeratu ondoren, plataformak deskontu-kode bat sartzeko aukera emango du erosketa baieztatu aurretik. Sartu ondoren, "balidatu" sakatu beharko da, sistemak kodea erka dezan. Prozesu hori egin ondoren, azken prezioa automatikoki murriztuko da. "Gorritxoa Naiz"-ko kide bakoitzari bi deskontu-kode bidali zaizkio dagoeneko. Kode horiek 2026/27 denboraldian gozatu ahal izango dituzte, eta jaso duten ongietorri-gutunaren goiburuan kontsulta daitezke.

GUNEA

OSA-ESP

102-117

60

101-118

60

116

50

104-105-106

55

107

50

103

50

108-111

60

109-110

60

112

50

113-114-115

55

201-218

75

203

50

204-205-206

55

207

50

209-210

60

208-211

60

212

50

216

50

301-318

70

302-317

70

303

60

304-305-306

65

307

60

308-311

70

309-310

70’

313-314-315

65’

316

60

312

60

401-418 1-5

50

401-418 6-15

50

402-417 1-5

50

402-417 6-15

50

403

VISIT

404-405-406

45

407

40

408-411

50

409-410

50

412

40

413-414-415

45

416

40

PREMIUM

130

SALA 1920

160

VIP PALKOA

180