Lehen Taldea 18 ots. 2026

Osasuna ateak itxita entrenatu da Sadarren 

Taldea bihar entrenatuko da berriro Taxoaren, ateak irekita

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur ateak itxita Sadarren Real Madriden aurkako partida prestatzen jarraitzeko (otsailaren 21ean, larunbata, 18:30ean, Sadarren). Alessio Liscik zuzendutako taldeak aktibazio-ariketak, eboluzioak eta partida-plana egin ditu.

Iker Benitok (belauneko lesioa sendatzen jarraitu du) eta Enzo Boyomok (Celtaren aurkako lesioaren ondorioz) ez dute saioan parte hartu.

Taldeak bihar entrenamendua egingo du Taxoaren, ateak irekita, 11:20etatik aurrera, eta ostiralean Sadarren jokatuko den partida prestatzen amaituko du, 11:00etatik aurrera ateak irekitako saio batekin Taxoaren.