Lehen Taldea 16 urr. 2026

Entrenamendu saioa Racingen aurkako partidua prestatzeko

Gorritxoek partidaren prestaketa itxiko dute bihar ateak itxita entrenatuz

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, Racingen aurka partidua prestatzeko (urriak 18, igandea, 14:00etan, Sadarren). Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak aktibazio, teknika eta amaiera ariketak egin ditu.

Kike Barja taldearekin lanean hasi da eta saioa osatu du. Bestalde, Raul Morok taldearekin osatu du saioa bere errekuperazio prozesuan. Herrandok, Del Castillok, Aimar Orozek eta Asier Bonelek errekuperazio prozesuekin jarraitu dute.

Taldeak Racingen aurkako partidaren prestaketa itxiko du ateak itxita Sadarren entrenatuz. Saioaren amaieran, Jagoba Arrasatek komunikabideei erantzungo die 12:30etatik aurrera Osasuna TVn eta Radio Osasunan zuzenean jarraitu ahal izango den prentsaurreko batean.