Lehen Taldea 06 urr. 2026

Osasuna lanera itzuli da Real Betisen aurkako partidua prestatzeko

Gorritxoek asteko bost entrenamendu saioetako lehena burutu dute

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren eta aste honetan Real Betisen aurkako partida prestatzeko antolatu diren bost saioetako lehena burutu du (urriaren 11n, igandea, 18:30ean, La Cartujan). Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldeak ariketak egin ditu defentsako fasea eta erasoko trantsizioa lantzeko.

Raul Garcia de Haro lanera itzuli da taldearekin katarro-prozesu batetik errekuperatu ondoren. Bestalde, Romain Del Castillok, digestio-koadro batengatik, eta Iker Muñozek, larunbateko entrenamenduan jasotako kolpe baten ondorioz, bakarka lan egin dute. Raul Morok, Jorge Herrandok eta Asier Bonelek giharretako lesioak sendatzen jarraitu dute.

Taldeak bihar entrenamendua egingo du ateak itxita, Betisen aurkako partida prestatzen jarraitzeko.