Ramis: "Getafe aurkari indartsua da, energia horri aurre egin beharko diogu"
Lehen Taldea
30 abu. 2026
Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Sadarren, ateak itxita, Getaferen aurkako partidaren atarian. Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldeak partidu plana landu du.
Gorritxoen entrenatzaileak jokalari guztiak jokatzeko moduan izan ditu, Valentin Rosier izan ezik, eskuin hankako bizeps femoralean lesioa sendatzen jarraitu baitu.
Gorritxoek Getafe C. F. taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak bihar, abuztuak 31, astelehena, 19:30etik aurrera Sadarren, LaLiga EA Sportsen hirugarren jardunaldian.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak