Lehen Taldea 10 uzt. 2026

Osasuna entrenamenduetara itzuli da Taxoaren

Luis Miguel Ramisek bere lehen entrenamendua zuzendu du gaur Taxoaren

Club Atlético Osasunak gaur eman dio hasiera denboraldiaurreari Taxoaren, ateak irekita egindako entrenamenduarekin. Luis Miguel Ramis entrenatzaileak zuzendu duen lehen entrenamenduan, egokitzapen fisiko, pase eta jabetza ariketak egin dira.

Ramisek 26 jokalari izan ditu bere esanetara, eta Ante Budimir da absentzia bakarra. Aurrerago hasiko da entrenatzen, joan den ostiralean Munduko Txapelketan parte hartzen amaitu eta gero. Osasuna Promesaseko 7 jokalari egon dira entrenamenduan: Unai Santos, Miguel Auria, Rafa Fernandez, Alex Jimenez, Mauro Echegoyen, Anai Morales eta Asier Bonel.

Taldeak bihar egingo du entrenamendua, ateak irekita, Taxoaren, 10:00etatik aurrera.