Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Iker Benitok lehen lan-saio osoa egin du
Club Atlético Osasuna gaur goizean itzuli da entrenamenduetara, ateak irekita, Taxoaren, eta Athletic Cluben aurkako partida prestatzen hasi da (apirilaren 21ean, asteartea, 19:00etan, San Mamesen). Talde gorritxoa rondoen, kontserbazioaren eta futbolaren bidez entrenatu da.
Iker Benitok lehen lan-saio osoa egin du taldearekin, eta Ante Budimirrek lan-karga txikiagoa egin du modu programatuan.
Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak beste lau saioekin osatuko du partiduaren prestaketa. Bihar ateak irekita entrenatuko da Taxoaren 11:00etatik aurrera, eta larunbatean, berriz, Sadarren ateak itxitako saioa burutuko dute. Igandean entrenamendua irekia izango da Taxoaren 11:20etatik aurrera eta prestakuntza astelehenean amaituko dute Taxoaren 11:00etatik aurrera ateak irekita egingo den saio batekin.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak