Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Lehen Taldea
21 mai. 2026
Gorritxoek atsedena hartuko dute bihar eta asteazkenean entrenatuko dira
Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, atzo Donostiatik itzuli ostean. Partidaren ondorengo egunean ohikoa den bezala, taldeak bi taldetan banatuta lan egin du. Atzo minutu gehien jokatu zutenek errekuperazio lana egin dute, eta gainerako taldekideek konpentsazio lana egin dute.
Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du.
Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak atsedena hartuko du bihar eta asteazkenean itzuliko da lanera Sadarren, ateak itxita, 11:00etatik aurrera.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak