Lehen Taldea 14 urt. 2026

Osasuna Taxoaren entrenatu da

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, ateak irekita, atzo Donostian jokatutako partidaren ostean. Partiden ondoren ohikoa den bezala, taldeak bi multzotan banatuta lan egin du. Minutu gehien jokatu dituzten futbolariek birsortze lana egin dute, eta gainerakoek konpentsazio lana egin dute. Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du.

Gorritxoak ostiralean itzuliko dira lanera Real Oviedoren aurkako partidua prestatzen amaitzeko (urtarrilak 17, larunbata, 18:30ean, Sadarren).