LEhen Taldea 28 urr. 2025

Osasunak 22 jokalari deitu ditu Sant Jordiri bisita egiteko Errege Kopako lehen kanporaketan 

Gorritxoek Mallorcako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak bihar 19:00etatik aurrera

Club Atlético Osasunak 22 jokalari deitu ditu C. D. Sant Jordiren aurka jokatzeko Errege Kopako lehen kanporaketan (asteazkena, urriak 29, 19:00etan, Son Malferit). Aimar, Rosier eta S. Becker baja dira partidarako arrazoi medikoengatik eta Catena zigortuta dagoelako. Osasunako Promesaseko R. Chasco, Jon Garcia, R. Arroyo, Mauro eta Pedroarena sartu dira zerrendan.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera eta Aitor Fdez.

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, Boyomo, Abel Bretones eta R. Chasco.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Iker Muñoz, Rubén García, Moi Gómez, Mauro, Jon García eta A. Osambela.

Aurrelariak: I. Benito, Raúl, Kike Barja, Budimir, Víctor M. V., Pedroarena eta R. Arroyo.