Osasuna Promesas 19 urt. 2026

Dagoeneko irekita dago Promesas – Arenaserako sarreren erreserba 

Partida larunbatean jokatuko da, 16:15ean, Taxoaren

Irekita dago Club Atlético Osasunako bazkideek eta 'Gorritxoa Naiz' karnetako kideek Osasuna Promesasek Arenas de Getxoren aurka urtarrilaren 24an, larunbatean, 16:15ean, Taxoaren jokatuko duen partidarako sarrerak zero kostuan eskuratzeko epea. Bi taldeek euren sarrerrak atera ditzakete klubaren webguneko 'Bazkidearen Arloan', partidaren egunera arte (13:15), betiere aldez aurretik lekua betetzen ez bada.

Gorritxoa Naiz eta bazkideentzako lehentasunezko epea amaituta sarrerak oraindik eskuragarri badaude, sarrerak Taxoareko leihatilan salduko dira partida hasi baino ordubete lehenagotik. Prezioak 15 eurokoak dira 15 urtetik gorakoentzat eta 5 eurokoak 14 urte edo gutxiago dituztenentzat. Kirol-esparrura sartzen den pertsona orok sarrera bat eraman beharko du.