Lehen Taldea 28 mai. 2026

Club Atlético Osasunak 2028ra arte berritu du Mauro Echegoyen 

Erdilari murchantiarrarekiko lotura 2030era arte luzatzeko aukera gordeko du erakundeak

Club Atlético Osasunak akordioa lortu du Mauro Echegoyen futbolariarekin bere kontratua 2028ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Halaber, erakundeak bi kanpaina gehiago luzatzeko aukera gordeko du, 2030era arte. Jokalariaren etete-klausula 6.000.000 eurokoa izango da, eta 15.000.000 eurora igoko da LaLiga EA Sportseko lehen taldeko kide den unean.

Mauro Echegoyen Berrozpek (Murchante, Nafarroa) hirugarren denboraldia amaitu berri du Osasuna Promesasekin. 35 partida jokatu ditu denboraldi honetan, horietatik 34 titular gisa. Erdilari moldakorra da, Taxoaren sortua. Alebin mailara iritsi zen, bere jaioterriko taldetik, Murchantetik. 21 urterekin, 99 topaketa ofizial egin ditu Lehen RFEFn. Halaber, joan den urriaren 29an debuta egin zuen lehen taldearekin 66 minutu jokatuz Osasunak Sant Jordiren aurka Errege Kopako lehen kanporaketan lortutako garaipenean.