Nesken Osasunak porrota jaso du Villarrealen aurka eta igoera play-offetatik kanpo geratu da (3-1)
Gorritxoek Mantxako taldearen aurka jokatuko dute larunbatean, martxoak 14, 13:00etan Taxoaren
Asteazken honetan, martxoaren 11n, 16:30ean, irekiko da Club Atlético Osasunako bazkideek eta 'Gorritxoa Naiz' karnetako kideek euren sarrerak zero kostuan eskuratzeko epea, datorren larunbatean, martxoaren 14an, 13:00etan, Alba Fundazioren aurka Taxoaren jokatuko duten partidarako. Bi taldeek euren eserlekuak atera ditzakete klubaren webguneko 'Bazkidearen Arloan', partidaren egunera arte, 10:00etan, betiere aldez aurretik lekua betetzen ez bada.
Bazkideentzako eta 'Gorritxoa Naiz' karnetako kideentzako lehentasunezko epea amaituta sarrerak oraindik eskuragarri badaude, sarrerak Taxoareko leihatilan salduko dira partida hasi baino ordubete lehenagotik. Prezioak 10 eurokoak dira 15 urtetik gorakoentzat eta 5 eurokoak 14 urte edo gutxiago dituztenentzat. Kirol-esparrura sartzen den pertsona orok sarrera bat eraman beharko du.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak