Lehen Taldea 05 aza. 2026

Anai Morales urtarrilean itzuliko da Osasunara

U. D. Logroñésekin sinatutako lagapen-akordioan jasotako berreskuratze klausula gauzatu du entitate gorritxoak.

Anai Morales futbolaria urtarrilean itzuliko da Club Atlético Osasunara, talde gorritxoak Union Deportiva Logroñésekin sinatutako lagapen akordioan jasotako berreskuratze klausula gauzatu ondoren.

Anai Morales Piudo (2006ko ekainaren 13a; Larraga, Nafarroa) denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Errioxako taldearekin Lehen Federazioan. Orain arte jokatutako hamar partidetan bederatzi gol sartu ditu hegaletik abiatuta.

Club Atlético Osasunak eskerrak eman nahi dizkio Unión Deportiva Logroñési bere prestakuntza-prozesuan laguntzeagatik eta, behin kirol zuzendaritzak erabakia hartuta, talde errioxarraren kirol plangintzari ahalik eta kalte txikiena eragiteko behar besteko aurrerapenaz klausula betearaztea egokitzat jo du.