Nesken Osasuna 12 abu. 2026

Alavések V Copa Sentimiento - Sentimendu Kopa irabazi du

Alavések Osasuna garaitu zuen (3-0) eta berdindu egin zuen Realaren aurka (1-1)

Alaves, V. Copa Sentimiento - Sentimendu Kopako txapelduna. Babazorroek 3-0 irabazi zioten Osasunari arratsaldeko lehen partidan eta Realaren aurka berdindu zuten. Realak garaipena lortu zuen Osasunaren aurka (2-0) arratsaldeko azken norgehiagokan.

Alavesek eta Osasunak eman zioten hasiera V Copa Sentimiento - Sentimendu Kopari. Arabarrek euren eraginkortasuna erakutsi zuten eta sendo nagusitu ziren. Shinji, Iraide eta Reyes Moreno izan ziren golegileak.

Arratsaldeko bigarren norgehiagokan Alavesek eta Realak bana (1-1) berdindu zuten. Ceciliak markagailua ireki zuen 7. minutuan eta Merche Izalek markagailua berdindu zuen 30. minutuan.

Sentimendu Kopako azken partidan, donostiarrek 2-0 gainditu zituzten gorritxoak. Partida oso parekatua izan zen Reala 16. minutuan aurreratu zen arte P. Fernandezen falta jaurtiketa baten bidez. 27. minutuan, Intzak bigarren gola sartu eta partida erabakita utzi zuen.

Alavesek eta Realak 4 puntu lortu zituzten sailkapenean, baina arabarrak txapelketako txapeldun izendatu ziren gol diferentzia orokorragatik. Shinji txapelketako jokalari onena izan zen.