

Osasunak Espanyolen aurka galdu du (1-0)
Gorritxoek ezin izan zituzten euren aukerak sartu lehen zatian eta Carlos Romerok bigarrenean sartutako golak etxekoen alde egin zuen.

Osasunak porrota jaso du Espanyolen aurka RCDE Stadiumen (1-0). Gorritxoek markagailua irekitzeko aukerak izan dituzte lehen zatian, baina Carlos Romerok garaipena eman die etxeko taldeari. Catenak partida berdintzeko aukera izan zuen luzapenean, baina ezin izan zuen Boyomoren erdiraketa ona ate barrura bidali.
Osasuna jabetza kontrolatzen eta Dmitrovicen ate ingurura hurbiltzen hasi zen. 20. minutuan, Budimirrek markagailua ireki ahal izan zuen aurkariaren atezainarekin buruz buru geratu ondoren, baina atezainaren esku-hartze on batek gola eragotzi zuen. Luzapenean, Rosier atzeko lerrora iritsi zen eta Moncayola bilatu zuen area barruan, baina "7" gorritxoaren boleak langa jo zuen.
53. minutuan C. Romerok etxeko taldea aurreratu zuen boleaz egindako ezkerkada batekin. Minutu batzuk geroago, epaileak ez zuen Osasunaren aldeko penaltia ikusi, Victor M. V. area barruan lurrera bota baitzuten. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak erreakzionatu nahi izan du, eta Budimirrek bi aukera izan ditu partida berdintzeko. Lehenengo, 75. minutuan, Dmitrovicek bere burukada harrapatu zuen eta bost minutu geroago, atezain serbiarrak kroaziarraren bolea kornerrera desbideratu zuen. Luzapenean, Boyomok Catena bilatu zuen, baina atzelariak area txikitik egindako erremateak ez zuen atea aurkitu.
Osasunaren hurrengo konpromisoa irailaren 14an, igandean, izango da, 18:30etik aurrera, Sadarren, Rayo Vallecanoren aurka, LALIGA EASPORTS-eko laugarren jardunaldian.
-
84'
-
22 Enzo Boyomo
-
95'
-
84'
-
16 Moi Gómez
66'
-
10 Aimar Oroz
-
21 Víctor M. V.
74'
59'
-
17 Ante Budimir
-
84'
87'
-
11 Kike Barja
84'
-
9 Raúl
74'
-
14 Rubén García
66'
Hamaikakoa C.A. Osasuna
Titularrak
Ordezkoak
-
13 Marko Dmitrovic
-
6 Leandro Cabrera
-
23 Omar El Hilali
-
5 Fernando Calero
-
22 Carlos Romero
52'
-
11 Pere Milla
79'
-
10 Pol Lozano
-
8 Edu Expósito
66'
24'
-
24 Tyrhys Dolan
79'
-
7 Javi Puado
84'
84'
-
19 Kike García
66'
-
4 Urko González de Zárate
66'
-
14 Ramon Terrats
79'
-
9 Roberto Fernández
66'
-
15 Miguel Rubio
84'
-
16 Luca Koleosho
79'
Aurkariaren hamaikakoa
Titularrak
Ordezkoak
Joko denbora: 98min.