Primer Equipo 09 feb. 2026

Osasuna regresa al trabajo en Tajonar

Los rojillos se han ejercitado tras vencer al Celta el pasado viernes

Club Atlético Osasuna Taxoaren entrenatu da gaur goizean, Celtaren aurka garaipena lortu ostean. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak aktibazio, kontserbazio, eraso eta defentsa ariketak egin ditu.

Moncayolak bere arnasketa-koadroa berreskuratzen jarraitzen du. Bestalde, Enzo Boyomo ez da entrenatu Celtaren aurkako partidan izandako lesioa dela eta. Gainera, Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du.

Osasunak ateak itxita egingo du lan saioa bihar Sadarren. Gorritxoek Elchen aurkako partidaren prestaketa osatuko dute (otsailaren 13an, ostirala, 21:00etan, Martinez Valero estadioan) eta ateak irekita entrenatuko dira asteazkenean (11:20an) eta ostegunean (11:00etan).