Proba medikoen bigarren eguna Clínica Universidad de Navarran
Sergio Herrera, Raúl García de Haro, Moi Gómez, Valentin Rosier, Enzo Boyomo, Alejandro Catena, Asier Osambela eta Asier Bonelek egin dituzte testak gaur
Club Atlético Osasunako jokalarien hirugarren txandari denboraldiaurrea hasi aurreko proba medikoak egin dizkiote gaur goizean Clínica Universidad de Navarran. Sergio Herrera, Raúl García de Haro, Moi Gómez, Valentin Rosier, Enzo Boyomo, Alejandro Catena, Asier Osambela eta Asier Bonel izan dira testa egin duten azken jokalariak.
Zehazki, futbolari gorritxoek honako proba hauek egin dituzte: azterketa antropometrikoa, ekokardiograma, elektrokardiograma, kontsulta kardiologikoa, esfortzu-proba eta analitika.
Bihar, uztailak 10, ostirala, Luis Ramisek zuzenduko du Osasunako entrenatzaile gisa egingo duen lehen lan saioa, ateak irekita, Taxoaren, 10:00etatik aurrera. Halaber, uztailaren 11n, larunbata, talde gorritxoa Taxoaren arituko da, ateak irekita, 10:00etatik aurrera.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak